XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sir Itzulipurdikari makurtuta zegoen zaldiaren lepoari helduta zegoenez, Txapeldunaren lantzaren punta buruaren gainetik pasa zitzaion arriskutsu.

Katua bezain arin, adarbakarrak buelta eman, eta bikote pisutsuaren atzetik hasi zen.

Hurbil egon zirenean burua jaitsi zuen, eta adar mehe zorrotza zaldi pikarta handiaren muinetaraino sartu zuen, eta guda-zaldiaren hankak airean joan ziren jauzi handi ikaratuan; eta haren buruaren gainetik atera zen Sir Basil Basatia, altzairuzko hirurogeita hamar lapikok lauzaturiko zoruan erortzean egindako zarataren parekoarekin lurreratu zelarik.

Lantzaburu eroritako Txapeldunaren ondora hurbildu zen, eta Sir Itzulipurdikarik lurrera jaitsi eta ezpata atera zuen.

Makurtu eta Sir Basilen kasketeko begi-babesa igo zuen.

- Barkamenak eskatu esan zuen.

- Zergatik? kurrinkatu zuen Sir Basilek.

- Odol hotzeko piztia deitzeagatik.

- Ez dut nahi esan zuen Sir Basilek, altxatzeko ahaleginak alferrik eginez.

- Ondo esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

- Begira orduan.